Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba gara, pertsonek, enpresa txiki eta ertainek eta tokiko administrazioek osatu dezaketena.
Uribe Butroeko Energia Komunitatea alegia. Gure eskualdeko pertsonek kudeatutako eta kontrolatutako tokiko energia berriztagarria ekoitzi eta kontsumitu nahi dugu.
Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba gara, pertsonek, enpresa txiki eta ertainek eta tokiko administrazioek osatu dezaketena.
Pertsona, enpresa eta entitate bazkideen artean energia berriztagarria ekoizteko eta partekatzeko proiektuak sustatzen ditugu, aurrezpenean eta eraginkortasunean oinarritutako eredu energetiko berri bat eraikitzeko.
Pobrezia energetikoaren aurka borrokatu nahi dugu, pertsona guztiak integratuz, haien egoera sozioekonomikoa edozein dela ere.
Energia Berriztagarriko komunitateak honako hauek dira: "erakunde juridiko horien jabetzakoak diren eta garatu dituzten energia berriztagarrien proiektuen inguruan dauden bazkideek edo kideek kontrolatutako erakunde juridikoak...
Gure estatutuen arabera, «kooperatibaren gobernu-, kudeaketa- eta ordezkaritza-organoa da, eta hari dagokio kooperatibaren kudeaketa zuzenean eta etengabe kontrolatzea eta gainbegiratzea» (47. artikulua). Besteak beste, bazkideen onarpenak eta bajak edo urteko kontuak aurkeztea dagozkio. Kide izatearen truke inolako ordainsaririk jasotzen ez duten 9 kideak hiru urteko agintaldietarako aukeratzen dira, eta urtero herenez berritzen dira.
«Gizartearen borondatea adierazteko organo gorena» da (38. artikulua). Beren erabakiek bazkide diren persona eta erakunde guztiak behartzen dituzte. Bazkide izateagatik bakarrik beren eztabaidetan parte hartzeko, proposamenak egiteko eta Batzarraren esparruan aztertzeko aurkezten zaizkienei botoa emateko eskubidea eskuratzen baitute.